Urtero legez, hementxe da Artea Oinez erakusketa. Aurten Nafarroa Oinez antolatzen ari den Zangozako Ikastolaren eskutik. Erakusketak egun, bere, 27. urteurrena ospatzen du eta ohi bezala, Iruñeko Kondestablearen Jauregian izango da ikusgai lehenik eta Zangozako Kultur Etxean ondotik. Lehen mailako erakusketa hau Euskal Herriko 81 artisten artelanek elikatzen dute, zeintzuen eskuzabaltasuna zinez eta bihotzez eskertzen baitugun. Benetako plazera da hainbeste artelanen artean paseatzea, eta hortaz, erakusketarekin gozatzera hurbil zaitezten gonbidatzen zaituztegu. Bien bitartean, Zangozan sortu dugun katalogoan ikusi ahalko dituzue lan guzti-guztiak.

Piztu!

UDARAKO JOKUAK

Hona hemen Diseinua eta Artea Adierazpen ikasgaian Zangozako Ikastolako DBH4ko ikasleek ARTEA OINEZ 24ko artelan eta autoreei buruz zertxo bat gehiago jakiteko sortu dituzten ESCAPE ROOM DIGITALAK!. Artea Oinez 24 katalogoa deskargatu eta hasi jolasarekin!! Jokuak adinen arabera sailkatu dira: 0-12 urte eta 12-99!

Dale Doumaren irudiak


Kataloagoa PDF formatuan deskargatu (4.29 MB)

Nafarroako Gobernua    Iruñeko Udala