2025/05/20

Ekimena Nafarroa Oinez 2025 jarduera programaren barruan kokatzen da, eta aurten Paz
de Ziganda Ikastolak antolatuko du, 1970ean sortu zenetik euskarazko irakaskuntzan
aitzindari izan denak. Ikastola horrek dagoeneko antolatu zuen Nafarroako ikastolen festa
1991n «Euskaraz bizi» leloarekin, eta 2010ean «Munduz mundu»-rekin. Oraingoan,
«Buruz, bihotzez, oinez» lelopean egingo du, hezkuntza komunitate osoaren
konpromisoa eta pasioa islatzen duen leloa.


Gainera, maiatzaren 17ko ekitaldia Euskaraldiaren egutegiaren parte da; maiatzaren 15etik
25era bitartean egingo den ariketa kolektibo baten bidez euskararen erabilera aktibatzea
helburu duen gizarte mugimendua. Egunotan, Euskal Herri osoan milaka lagunek hartuko
dute parte egunerokoan euskara indartzeko hizkuntza ohituren aldaketa sustatzen duen
ekimenean.

Jardunaldiaren antolaketan honako talde hauek guztiek hartu dute parte: Paz de Ziganda
Ikastolak, Euskaraldiak, Erripagañako Euskara Taldeak, Erripagañako Jai Batzordeak eta
AEK-k. Auzoko saltokiek (Sagutxo, Valeta, Amatriuska, Zuazu, Picoso...) opari-bonuak
banatu dituzte, eta horiek zaku-lasterketako parte-hartzaileen artean zozketatu dira.
Eguna jai giroan ospatu da, eta agerian geratu da oraindik asko dagoela egiteko
euskararen normalizazioaren eta erabileraren alde, eta beharrezkoa dela egunero
euskararen alde lan egiten dugun eragile guztien inplikazioa eta elkarlana.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Erripagañara jardunaldian parte hartzera hurbildu
diren guztiei.



Itzuli
Euskaraz, kulturaz eta elkarlanaz bete da Erripagaña “Jauziz  elkarrekin egingo dugu” ekitaldiarekin #1 Euskaraz, kulturaz eta elkarlanaz bete da Erripagaña “Jauziz  elkarrekin egingo dugu” ekitaldiarekin #2

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia