Urtero legez, hementxe da Artea Oinez 2023 erakusketa. Aurten Nafarroa Oinez antolatzen ari den Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolaren eskutik. Erakusketak aurten bere 26. urteurrena ospatzen du eta ohi bezala, Iruñeko Kondestablearen Jauregian izango da ikusgai lehenik eta Lakuntzako Kultur Etxean ondotik. Lehen mailako erakusketa hau Euskal Herriko 83 artisten artelanek elikatzen dute, zeintzuen eskuzabaltasuna zinez eta bihotzez eskertzen baitugun. Benetako plazera da hainbeste artelanen artean paseatzea, eta hortaz, erakusketarekin gozatzera hurbil zaitezten gonbidatzen zaituztegu. Bien bitartean, Etxarrin sortu dugun katalogoan ikusi ahalko dituzue lan guzti-guztiak.

hotsein!


Kataloagoa PDF formatuan deskargatu (6.33 MB)

Nafarroako Gobernua    Iruñeko Udala



Hurrengo ekitaldiak