Arraroa noski abestiaren bertsio berria hizkuntza gutxituetan

Berriro ere, Nafarroa Oinezeko Txikiak Handi egitasmoan hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu nahi dugu.

1992.urtean Vianako ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinez festa, eta, urte horretan, aski ezaguna izan zen bere “Lingua Navarrorum” abestia. Orduan, herrialde ezberdinetako pertsonek parte hartu zuten beraien hizkuntzan abestuz (alemanez, ingelesez, arabieraz, japonieraz…). 24 urte geroago, abestiaren eta bideokliparen bertsio berria egin nahi izan dugu, oraingo honetan, hizkuntza gutxituei protagonismoa emanez (kitxua, korsikera, kaxubiera, katalana, baita zeinu hizkuntza ere).

Abestiaren ahotsak munduko herrialde ezberdinetan grabatu dira. Leloa ordea, Ibaialde eta Erentzun ikastoletako haurrek grabatu dute. Hauetaz gain Txileko, Brasilgo eta Kataluniako jendeak parte hartu du kantan, baita Arabako Gorren Elkarteak zeinu-­hikuntzan abestuz. AME estudioan grabatu ditugu eta bertan burutu dira nahasketa guztiak.

  • Gitarra: Ibon Aginaga
  • Baxua: Iñigo Gorritxategi
  • Bateria: Iñaki Belaustegi
  • Grabaketa: Axular Arizmendi
  • Nahasketa: AME estudioa
  • Ahotsak:
    • Sayen Amayu Bastidas (Kitxua),
    • Sandra Cichosz (Kaxubiera)
    • Jorge Sanz Garrido (Valentziera)
    • René Subissi, Bastia (Korsikera)
    • Txileko Euskal Etxea,
    • Bartzelonako euskara ikasleak
    • Brasilgo Herderos de Luta de Porecatú kanpamentua,
    • Ibaialde eta Erentzun ikastoletako haurrak.
  • Zeinu-­hizkuntza: Arabako Gorren Elkartea
  • Bideoaren grabaketa eta muntaia: Eneko Elesgarai eta Aritz Larrea

Audioa jaisteko esteka: https://goo.gl/euEw99