TXIKIAK HANDI MANIFESTUA
Beheitian sinatzen dugunok
ADIERAZI NAHI DUGU:
- Mundua eleaniztuna dela.
- Hizkuntzak altxor kulturalak direla, eta horrek aniztasuna eta aberastasuna ematen diela munduko herrialdeei.
- Hizkuntzak herrien eta pertsonen identitaterako eta garapenerako funtsezko tresnak direla.
ALDARRIKATU NAHI DUGU:
- Hizkuntza gutxituak ere errespetatuak eta kontuan hartuak izateko eskubidea.
- Gure hizkuntzak normalizatzeko behar adina laguntza eta babesa izateko eskubidea, batez ere hezkuntza arloan.
- Gure hizkuntzek legaltasun osoa izateko eskubidea euren eremuan.
- Gure hizkuntzetan bizi ahal izateko eskubidea, gizarteko edozein esparrutan.
HONAKO KONPROMISO HAUEK HARTU NAHI DITUGU:
- Hizkuntzen normalizazioan lanean segitzeko gure arteko zubiak eraikitzea, txikion batasunak handi egiten gaituelako.
- Manifestu honi ahalik eta oihartzun zabalena ematea.