GUAIXE FUNDAZIOAK SINATU ZUEN TXIKIAK HANDI MANIFESTUA

Guaixe Fundazioak sinatu zuen Txikiak Handi manifestua. Sinadura honen bitartez, Txikiak Handik eta Nafarroa Oinezek goraipatu nahi izan zuen Guaixe Fundazioak, Guaixe astekaria eta Beleixe irratiaren bitartez, Sakanan euskararen normalizazioaren alde egiten duen lan paregabea. Alfredo Alvaro Igoa  izan zen, Guaixe Fundazioaren izenean, Txikiak Handi manifestua sinatu zuena. Ondoren, Mexikoko Radio Yúuyum irratiko ordezkaria den Yazmin Novelok Txoria Txori kanta abestu zuen bere hizkuntzan (maya yucateco). Ikusi bideoa. 

Alfredo Alvaro Igoa Txikiak Handi manifestua sinatu aurreko hitzaldian

Unai Arellano (Txikiak Handi)