Ikastolen jaiek hainbat ekimen antolatzen dituzte elkarrekin eta elkarlanean. Urterik urte egitasmo gehiago dira jai guztiek partekatzen dituztenak. Guztiak biltzen ditugu Ikastolak Herriari egitasmoaren barruan. Bi dira egitasmo honen ardatzak:

IKUSPEGI NAZIONALA

Euskal Herri osoan gaude sareturik eta Euskal Herria da ikastolen erreferentzia. Jai bakoitza bere lurraldean ospatzen bada, Ikastolak Herriari egitasmoa Euskal Herri osorako da.

HERRITIK JASO ETA HERRIARI ITZULI

Nondik gatozen argi edukita, jasotakoa itzuli nahi diogu herriari. Eraldatuta, gugan jarritakoaren emaitza itzultzen diogu herriari, sormena astinduz, kultur adierazpide desberdinak landuz, elkarlana sustatuz, eta elkarren ezagutza partekatuz.

Komiki lehiaketa

2025ekoa V. edizioa izango da eta JAIAK gaia oinarri hartuta, 16 eta 18 urte bitarteko gazteek komikiak landuko dituzte.

+ INFO

Liburu ibiltaria

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. V edizioan Euskal Herriko 30 ikastolek hartuko dute parte eta JAIAK gaia jorratuko dute.

+ INFO

Ikastolak herriari 25. Non eta mugan

Iazko edizioan, NON ETA MUGAN deitu genuen proiektuaren bidez, Euskal Herriko perifereian dauden ikastolek euskararen eta euskal kulturaren alde egin duten lana goraipatu nahi izan genuen. Aurtengo saioan gazteria, aisialdia eta euskara/euskal kultura izango ditugu aztergai.

+ INFO

Horma Irudi Bateratua

Ikastolen jaiak garatzen duten jarduera programa bateratuaren baitan burutzen da Horma irudi bateratua ekimena. Jai bakoitzak bere horma-irudia diseinatu eta marrazten du, mural guztiek elkartuta diseinu bakarra osatzen dutelarik.

+ INFO

Tanta

Tanta Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikaritzen dena.

+ INFO



Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia