Oinez Basoa: Gure ikasleak saguzarrentzat etxolak jartzen!
Zangoza Ikastolako LH 3. zikloko eta DBH 1. mailako ikasleak naturarekin bat egin dute Oinez Basoa proiektuaren baitan antolatutako jarduera bati esker. Oraingo honetan, saguzarrentzako etxeak jartzen aritu dira, gure ekosistemarentzat duten garrantziaz jabetuz.
Ikasleek zuzenean ikasi ahal izan dute saguzarrak zein animalia bereziak diren gure inguruan, eta haiek zaintzeak duen garrantziaz. Izan ere, gure zonaldean espezie bitxiak bizi dira, eta denon ardura da haien biziraupena bermatzea. Ekimen honek, pertsona ereduaren "ingurumenarekiko errespetua" eta "ekintzailetza" balioak lantzen ditu, ikasleak gizarte eraldatzaile eta ingurumenarekiko arduratsuak izaten lagunduz.
Ikastolak autoantolaketaren bidez eta herritarren lankidetzaz hezkuntza berritzailea eskaintzeko duen konpromisoaren erakusle da proiektu hau.
Segi dezagun gure ikasleak naturarekin eta ingurumenarekin konprometitzen!