eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 55
1 - Arbizu 2 - Tafalla 3 - Tutera 4 - Zangoza 5 - Baztan 6 - Sartaguda | Andosilla 7 - Lesaka 8 - Altsasu 9 - Arguedas 10 - Lizarra 11 - Tafalla 12 - Arbizu 13 - Zangoza

Zer da Oinez Klima?

Oinez Klima tokian tokiko proiektua da, Nafarroa Oinez festaren antolaketaz arduratzen den ikastolari laguntzera heldu dena.

Baina, aldi berean, dimentsio unibertsal eta parte hartzailea du, milaka pertsona eta entitate bere baitan bildu nahi dituena. Horrela, ingurumenaren eta euskararen berreskurapenean lagunduko dugulakoan gaude.

Oinez Klima Nafarroa Oinez Fundazioak (NOF) sustatutako proiektua da.

Proiektua 2008an sortu zen, ikastolen jaiak naturan eragiten duen ekologia-inpaktuarekin jabetutakoan, Nafarroa Oinezek baliabide naturalak kontsumitzea, hondakinak sortzea eta berotegi-efektuko gasak isurtzea eragiten baitu. Festaren aztarna ekologikoa gutxitzeko asmoz, Oinez Klima ekimena abian jartzea erabaki zen, hala ustez osoz, nola konpromisoz. Festa hartzen duen tokian ingurumenaren kalitatea hobetzeko testigantza egonkorra da Oinez Klima eta jasangarritasunari lotutako ekimena, zeinak, jai jasangarria eredurantz aurre egin nahi baituen.

Gehiago irakurri

Azalpen bideoak

Azken albisteak

Zangoza 2024 -  Gure ikasleak saguzarrentzat etxolak jartzen!🦇

Zangoza 2024 - Gure ikasleak saguzarrentzat etxolak jartzen!🦇

Zangoza Ikastolako LH 3. zikloko eta DBH 1. mailako ikasleak naturarekin bat egin dute Oinez Basoa proiektuaren baitan antolatutako jarduera bati esker. Oraingo honetan, saguzarrentzako etxeak jartzen aritu dira, gure ekosistemarentzat duten garrantziaz jabetuz.