eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 137

Albisteak

2020 URR 20

OINEZ BASOA - ALTSASU

 

Bi urte dira 2018ko Nafarroa Oinez ospatu genuela Altsasun. Sakanan garatu zen Oinez urtea baita beronek dakartzan beste hamaika ekimen. Horien artean Oinez Basoa proiektua.

Iñigo Aritza Ikastolak zenbait helburu lortu asmo zuen Usolarrain eremuan gauzatutako esku hartzearen bitartez. Horien artean, ingurumenaren alorrarekiko sentsibilizazioa eragitea. Hau dela eta, kiropteroak babesteko, habia-kutxak edo babeslekuak kokatu ziren. Izan ere, inguru honetan Bechstein espezieko saguzarrak daudela ikusi da, banaketa eremu osoan espezie bitxitzat hartzen dena.

Babeslekuak kokatu zirenetik urte parea igaro ez den arren, zenbait habia-kutxek bizilagun berriak dituzte. Juan Tomas Alcalde adituaren esanetan, ez omen da ohikoa horren denbora gutxian saguzarrek kutxa-habiak baliatzen hastea, eta hortaz, oso berri ona da. Pipistrellus Kuhlii eta Nyctalus leisleri espezietako saguzarrak topatu dira bertan. Ongi etorriak Altsasuko Oinez Basora!!!!