eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 135

Albisteak

2020 OTS 26

OINEZ BASOA 2019 HITZARMENA SINATU DA

2008an ametsa besterik ez zen asmoak, bederatzigarren basoa hartuko du bere magalean sarri. Arguedaseko Udalak, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta 2019ko Nafarroa Oinez antolatu zuen Argia Ikastolak berriki sinatu dute hitzarmena. Ekimena Nafarroako Erriberan balio sinboliko handia duen Yugoko mendilerroan gauzatuko da. Nafarroako Erriberako ia 500 metroko altitudera iristen den mendilerro apurretako bat da; inguruko paisaiaren ezaugarriak ditu, eta Bardeako Natur Parkearen nahiz Ebro ibaiaren ikuspegi ikusgarriak.
Gehiago irakurri
2019 ABE 13

NUPek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak Oinez Basoa egitasmoarkin elkarlanean

NUPek eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak Oinez Basoa egitasmoarkin lotuta, ingurumenaren arloko ikerketa- eta hezkuntza-ekimen bat garatu dute.
Gehiago irakurri
2019 AZA 4

Altsasuko Oinez Basoaren jarraipena udazken koloretan

Altsasuko Oinez Basoaren jarraipena udazken koloretan.
Gehiago irakurri
2019 URR 11

OINEZ BASOA 2019 - TUTERA

Oinez Basoaren aurtengo edizioa Arguedaseko Udalarekin elkarlanean egiten ari da, Nafarroako Erriberan balio sinboliko handia duen leku batean: Yugoko mendilerroan. Gure herrialdearen hegoaldean ia 500 metroko altitudera iristen den mendilerro apurretako bat da; inguruko paisaiaren ezaugarriak ditu, eta Bardeako Natur Parkearen nahiz Ebro ibaiaren ikuspegi ikusgarriak.
Gehiago irakurri
2019 URR 7

OINEZ BASOA ALTSASU - GAUENARA LANTZEN

2018. urtean, Iñigo Aritza Ikastolak antolatu zuen Nafarroa Oinezaren barruan, Altsasuko Oinez Basoa sortu zuten. Hainbat ekintza burutu ziren (zuhaitz landaketa, garbiketa, panel informatiboak…) eta gauenarentzako habia-kutxak jarri ziren. Jarraian, Lehen Hezkuntzan gauenaren inguruko lanketaren inguruan egindako lana aurkezten dizuegu. Interesgarria benetan!
Gehiago irakurri
2019 IRA 23

2019ko irailaren 22an, Lesakako Oinez Basoan mahaien eta palen informatiboen aurkezpena

2017ko urrian, Tantirumairu Ikastolak Nafarroa Oinez besta antolatu eta ospatu zuen Lesakan. Eta, aipatu dugun bezala, kalte ekologikoa orekatzeko asmoz, besta ospatzen den tokian ingurumenarendako testigantza onuragarri bat uztea erabaki zen: naturgune autoktonoa birsortzea, euskararen eskutik sortuko zen basoa hain zuzen. Eta horixe egin zen, 11.000 zuhaitz inguru landatu ziren Fraingo Ziobi inguruan.
Gehiago irakurri
2019 IRA 16

OINEZ BASOA LESAKA

Tantirumairu Ikastolak 11.000 zuhaitz inguru landatu zituen Fraingo Ziobi inguruan eta, herriari zerbait gehiago eman nahian, helburu pedagogikoa zuen zerbait sortzearen konpromisoa hartu zuen. Irailaren 22an ekitaldia ospatuko da, zenbait mahai-informatibo jarriko dira naturgune honetako animalia eta landaredia ezagutzeko. Gainera, bost ikastolen arteko topaketa izango da naturarekiko harremanak sendotzeko.
Gehiago irakurri
2019 IRA 12

2019/20 IKASTURTERAKO IKASLEAREN OINEZ BASOA AGENDA

Hemen duzue aurtengo Oinez Basoa proiektuaren ikasle-agenda. Denon artean ZAIN dezagun MUNDUA!
Gehiago irakurri
2019 EKA 17

Educación ambiental a través de los Oinez Basoa

Diario de Noticiasen argitaratutako TRIBUNA (gaztelaniaz)
Gehiago irakurri
2019 MAI 23

ALTSASUKO OINEZ BASOA - HHn saguzarrak lantzen

Altsasuko Oinez Basoan, eskuhartze desberdinak egiten ari dira. Horietako bat saguzarrentzako habia-kutxak jartzea izan da. Hau kontuan hartuz, saguzarrak lantzen aritu dira Iñigo Aritza Ikastolan ikasleekin. Jarraian, Haur Hezkuntzan egin zen proiektua aurkezten dizuegu.
Gehiago irakurri