eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 137

Albisteak

2020 URR 6

OINEZ BASOA ARGUEDAS

Garbiketa eta txikitze lanak

 

Tuterako Argia Ikastolak 2019ko Nafarroa Oinezen bitartez Erriberako bigarren Oinez basoa sortzeko helburuari eutsi zion, besteak beste. Arguedaseko Udalaren laguntzaz, zenbait asmo bete nahi izan dira: abelbideek ondare inmaterial gisa duten balioa azpimarratzea eta ermitatik gertu dauden pinudietako zein inguruan dauden hegaztien biodibertsitatea sustatzea. Hau dela eta, Alepo pinuak nagusi diren eremuetan zuhaitz eta zuhaixka barietatea areagotuko da eta hegazti eta saguzarrentzat kutxa-habiak kokatuko dira. Lanak joan den neguan hasi ziren baina azken aldian guztion ahotan dagoen birusak eragindako egoera tarteko, bertan behera utzi behar izan ziren. Berriki eutsi zaie berriro ordea. Azaroaren erdi alderako zereginak despedituta egongo dira.