eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 10

Albisteak

2019 IRA 23

2019ko irailaren 22an, Lesakako Oinez Basoan mahaien eta palen informatiboen aurkezpena

 

Nafarroa Oinez ospakizunak ingurumenean sor ditzakeen kalte ekologikoak orekatzeko asmoz, Oinez Basoa izeneko ekimena sortu zen 2010ean. Izan ere, baliabide naturalak kontsumitu, hondakinak sortu eta berotegi efektuko gasak isurtzen baititu bestak.

2017ko urrian, Tantirumairu Ikastolak Nafarroa Oinez besta antolatu eta ospatu zuen Lesakan. Eta, aipatu dugun bezala, kalte ekologikoa orekatzeko asmoz, besta ospatzen den tokian ingurumenarendako testigantza onuragarri bat uztea erabaki zen: naturgune autoktonoa birsortzea, euskararen eskutik sortuko zen basoa hain zuzen. Eta horixe egin zen, 11.000 zuhaitz inguru landatu ziren Fraingo Ziobi inguruan.

Horrez gain, herriari zerbait gehiago eman nahian, helburu pedagogikoa zuen zerbait sortzearen konpromisoa hartu zuen Tantirumairu ikastolak. Eta, azkenean, prest izanen du. Mahai batzuk paratuko dira Frainen, eta baita naturgune honetako animalia eta landarediaren inguruko informazioa duten euskarri batzuk ere. Irailak 22, igandea, 11:30ean inaugurazioa izan zen.

Argazkiak