eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 340

Albisteak

2019 URT 24

Tafallako Oinez Basoa

 

Tafallako Oinez Basoa

Oinez Basoa sarean Tafallakoa izan zen sortu genuen bigarrena, 2011an bertako ikastolak eta 2012an San Fermin Ikastolak antolatu zituzten Nafarroa Oinezen baitan. Landaketa 2012ko neguan gauzatu zen, beraz, oraintxe beteko ditu 7 urte Tafallako Oinez Basoak.

7.400 zuhaitz landatu ziren El Raso parajean, arteak eta ametzak, Nafarroako erdialdeko baso eremuko espezieak biak.

Jakina da, landaketak egiten direnean landare guztiek ez dutela aurrera egiterik lortzen. Hildako landareak ordezkatu egin behar izaten dira orduan.

Tafallako ikastolako familia, langile eta lagunek euren gain hartu zuten eginkizuna. Basoan ezkurrak bildu eta ikastolako patioan birziklatutako materialen bitartez sortutako negutegietan erein eta zaindu zituzten. 2016ko neguan, ezkurrak landare zirelarik, basoan birlandatu ziren.  Ikastolak, Oinez Basoa, eta hortaz, ingurumenarekiko duen erantzukizunaren seinale.

Egun, landare txiki haiek zuhaitz galantak bilakatu dira eta urte luzez laborantzarako erabilitako lur eremua ondoan duen baso zaharraren itxura hartzen ari da.