Arraunak aurkitu, txalupan nabigatu eta estandartea helmugara eraman.
BEHARREZKO TREBETASUNAK
● Bilaketa
● Oreka
● Koordinazioa
● Talde-lana
GARAPENA
Lehenik eta behin partaideen funtzioak banatu beharko dira:
2 pertsona arraunak bilatzeko (hauek hasieran egongogo dira)
4 pertsona ibaian gora joateko (hauek presan egongo dira)
4 pertsona ibaian behera joateko (hauek hasieran egongo dira)
2 pertsona bandera bere lekura eramateko (hauek presan egongo dira)
Proba 4 zatitan banatuko dugu:
Arraunak aurkitu: (2 pertsona, neska eta mutila)
Lehenengo bikotea, epaileak hasiera ematen duenean, korrika hasiko da erabili behar diren 4 arraunen bila. Arraun guztiak elkarrekin egongo dira guneko leku batean ezkutatuta. Aurkitzean presara hurbildu beharko dute arraunak kideei emateko.
Ibaian gora: (4 pertsona, 2 neska eta 2 mutil)
Laukote hau hasieratik presan, txalupen ondoan, egongo dira itxaroten. Kaskoa eta txalekoa jantzita txalupan igotzeko prest egonen dira. kideek arraunak ematen dizkietenean bertan dituzten txalupetatik bat aukeratuko dute eta arraun egiten ibaian gora egin beharko dute. Txalupa bakoitzak letra handi bat izango du idatzita.
200m inguru egin ondoren, ibaia zeharkatzen duen soka batera helduko dira. Txalupa mosketoiarekin sokan lotu beharko dute eta hasieran itxaroten dauden 4 kideengana joan. Bertan txalekoa, kaskoa eta arraunak elkarri aldatuko dizkiete.
Ibaian behera: (4 pertsona, 2 neska eta bi mutil)
Laukote honek arraunak hartu, txalekoa eta kaskoa jantzi eta taldearen estandartea eramanez, kideek ekarritako txalupa bera hartu beharko dute ibaian behera egiteko. Bandera presaraino txalupan eraman beharko dute.
Bikotea presan itxaroten egongo da, hanka elkarri lotuta izango dutelarik. Behin kideak presara ailegatzen direnean, estandartea hartuko dute eta helmugan dagoen palet batean utzi beharko dute. Momentu horretan proba amaitutzat emango da.
ARAUAK
Txanda bakarrean egingo da froga, beraz 11 taldeek batera parte hartuko dute.
Gunetik arraunak bilatzeko bikotea banandu daiteke baina lehenengo laukoteari emateko momentuan biek elkarrekin egon beharko dute.
Epaileak ez ateratzeko esan ahal die biak elkarrekin egon arte.
Txalupa sokan lotu beharko da mosketoiarekin.
Txalupatik norbait erortzen bada, beste guztiek arraun egiteari utzi beharko diote kidea berriro txalupara igo arte.
Ibaian gora egiten dutenek, txalupa sokan lotu behar dute. Arraunak ezin dituzte txalupan utzi, kideei eraman behar dizkiete.
Ibaian behera egiten dutenek kaskoa eta txalekoa jantzi arte ezin izango dira ibaira jeitsi. Kideek erabilitako txalupa bera hartu beharko dute. Letra bera duena.
Arraun edo kasko bat galduz gero, azken postuan sailkatuko dira.
Puntuaketak egiteko, estandartea bere tokian usten den momentuaren denbora kontuan hartuko da.
Froga guztietan puntuaketa modu bera egingo da erabilitako denboraren arabera:
1º sailatua: 15 puntu
2º sailkatua: 13 puntu
3º sailkatua: 11 puntu
4º sailkatua: 9 puntu
5º sailkatua: 7 puntu
6º sailkatua: 6 puntu
7º sailkatua: 5 puntu
8º sailkatua: 4 puntu
9º sailkatua: 3 puntu
10º sailkatua: 2 puntu
11º sailkatua: puntu 1
KONTUAN IZAN BETI
Erronka ikastolen arteko lehiaketa bat da baina irabazteaz gain, helburu garrantsitsu eta politagoak ditugu. Elkar ezagutu eta euskaraz goiz polita igaro dezagun antolatutako froga eta jokoekin.
Lorpenak eta akatsak talde osoarenak dira. Inoiz ez dira pertsona batenak izango.
Tratatu jendea zu tratatzea gustatuko litzaizukeen bezala.
Denok gustora egoteko, ospatu garaipena apaltasunez eta errespetatu kontrakoa.
Epaileen erabakiak errespetatu. Erronka egin ahal izateko parte hartzen dute. Haiek gabe ez genuke jolasteko aukerarik izango.
Epaileek ez dute errespetu faltarik onartuko. Ez beraiekiko, ezta taldekide edota beste partaideekiko ere.
Epaileak, zuek bezala, ondo pasatzera etorri dira.
Epaileek puntuaketa murriztu ahal izango die joku garbian aritzen ez diren taldeei. Epaile bakoitzaren interpretazioaren arabera egingo da murrizketa froga bakoitzean. Hala ere, ziur gaude beharrik ere ez dela egongo.
!!!!! LEHIAKETA SANOA EGITEA DENON ERRONKA DA !!!!!