Gure aurrekoek apustu sendoa egin zuten. Hasieratik, Zangozaldean euskara eta euskal kulturarentzako arnasgune bat sortzeko ardura hartu zuten beren gain, periferiako kide izateak zekarren aparteko konpromisoaz jabeturik. Haiengandik jaso dugun herentzia ederrari eustea dagokigu, eta, ahal den neurrian, berau hobetzea atzetik datozenentzat, eta horretan ari gara. Ikastola proiektuaren oinarri nagusiak lantzen jarraitzen dugu, gizarte-kohesioa bilatuz, berdintasunetik, ekitatetik, partaidetzatik, berrikuntzatik eta lankidetzatik abiatuta. Zangozako Ikastolak duela hamarkada batzuk eskualdeko ateak ireki zizkion euskarari eta euskal kulturari, eta euskararen, gure hizkuntzaren, ezagutza eta erabilera indartzen jarraitu nahi dugu Zangozaldean.
Nolanahi, gure bideak, gure adinekoenak bezalaxe, baditu oztopoak. Eskualdean azken urteotan jasaten ari garen jaiotza-defizitaren ondorioz, despoluatzearen eta zahartze demografikoaren gaiak mahai gainean daude. Kontu horrek larritu egiten gaitu, eta Zangozako Ikastola eragile sozial eta sozializatzaile aktiboa den heinean, Nafarroa Oinezek eskaintzen digun erakusleihoa baliatu nahi dugu joera horretan eragiteko.
Gauzak honela, hauexek dira erdietsi nahi ditugun helburuak:
Azken batean, orain gure txanda da, 45 urtez lagun askok ahalegin eta lan gogorra tarteko egin duten bideari jarraipena ematea dagokigu. Eta haiek egin zuten modu berean egin nahi dugu, eraikiz, ekarpenak eginez, partekatuz, gure ikastolan sinesten dugulako.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU