ERDIAN EREIN

Letra: Amaiur Esparza
Música: Amaiur Esparza, Iñaki Hurtado (percusión), Alaitz Lizarazu (bajo)

Voces: Amaiur Esparza, Maialen Ramírez y Luana Agerri

Entzun ditugu gurasoen zirraraz betetako ipuinak
ta euri berriak ziprintindu du gure gogoa
Oinez edo hegaz egin genituen lehen irriak
Mila haize harrotuen aurka borrokan
Urjauzi bat basamortuan

Iragan ederrena da zuek egindako guztia
traben lurzoru gogorra laiekin irauliaz
97ko ume koxkor baten begiak
dir dirka ari dira oraingoan
zerbat oroitzapen kolkoan!

Erdian erein, heldu da indarrak berriz batzeko ordua
Erdian erein, gaurkoan belaunaldi berriaren taupada

Hamaikan hamaika ginen ta beste pauso aitzina
Izan nahi dugun guztia izango garelakoan
Ia konturatu gabe pasa zaigu mende erdia
ezkur batetik datorren enborra
argi baten bila loratuz doa

Erdian erein, heldu da indarrak berriz batzeko ordua
Erdian erein, gaurkoan belaunaldi berriaren taupada
Erdian erein
Erdian erein



  Descargar audio

Próximos eventos

Tienda online Haz tu aportación Patrocinadores Pedro Luis Kontserbak Volutarios