Nafarroa Oinez 2014

Año: 2014
Lema: Esan, izan, Zangozan
Localidad: Sangüesa
Ikastola: Zangoza

Esan, izan, gozan... Zangozan!

Letra: Nuria Abadia
Música: Zartako-K

ESAN aspaldidanik gure hizkuntza sortu zela,
ESAN zaindu zutela eta orain lana gurea dela.
IZAN ginen lau katu komentuan hasieran,
IZAN ginen ausartak Txaparro etxe zaharrean.
GOZA genuen euskaraz guraso auzolanean,
GOZA genuen eraikiz ametsa Zangozaldean.

ESAN, IZAN, GOZA (3 aldiz)
ZANGOZAN!

ESAN euskalduna zarela,
ESAN Zangozakoa zarela,
ESAN gure ikastolak bizirik iraungo duela.
IZAN zaitez eredu ikastolan (e)ta kalean,
IZAN gaitezen denok altxorraren zaintzaileak.
GOZA ezazu Leiretik Peñara mendi beheran
GOZA goza dezagun euskalzaleok Zangozaldean.

ESAN, IZAN, GOZA (3 aldiz)
ZANGOZAN!

ESAN, IZAN, GOZA (3 aldiz)
ZANGOZAN!...



  Descargar audio

Próximos eventos

Tienda online Haz tu aportación Patrocinadores Pedro Luis Kontserbak Volutarios