Nafarroa Oinez 2012

Año: 2012
Lema: Kolore & hitz
Localidad: Cizur Menor
Ikastola: San Fermin

Kolore&Hitz

Letra: Julio Soto
Música: Trikidantz

Paperean esku bat
irudimen ate
arkatz batek bi ezpain
marraztu ditzake
pintzel batek mingain bat
proba zenezake
(e)ta mingainak mundua
margotu dezake

Zuri, gorri, berdea
zer da, folklorea?
Zergatik ez arrosa,
horia, morea?
Emaiozu zurea
soila, dotorea...
ahaztu gabe zein den
gure kolorea

Kolorea hitz
Kolore anitz
Bizi nahi dugulako
egin ezazu hitz!!

Kolorea hitz
Kolore anitz
Bizi nahi dugulako
egin ezazu hitz!!

Geldi dagoen hitza
perfektua zinez
fosildu egiten da
mugitu ezinez
euskarak koloretsu
eta hitz eginez
kalean bizi nahi du
Nafarroan oinez

Kolorea hitz
Kolore anitz
Bizi nahi dugulako
egin ezazu hitz!!

Kolorea hitz
Kolore anitz
Bizi nahi dugulako
egin ezazu hitz!!

Kolorea hitz
Kolore anitz
Bizi nahi dugulako
egin ezazu hitz!!...



  Descargar audio

Próximos eventos

Tienda online Haz tu aportación Patrocinadores Pedro Luis Kontserbak Volutarios