Nafarroa Oinez 1998

Año: 1998
Lema: Ametsa Eraikiz
Localidad: Sangüesa
Ikastola: Zangoza

Ametsa eraikiz

Letra: A. Egaña
Música: Egan

Nafarroa Oinez
Aurten Zangozara
Gure ametsa eraikiz
Zangoak plazara.

Nafarroaren erraietako
amets gozo zilegia
ametsa asmo bihur dezagun
eta asmoa egia
gure betiko ametsa eraikiz
inguratutik Zangoza
ametsa eraikiz bildu dezagun
euskaldun denon bihotza.

Leire eta Xabier
babes nabarmena
gure lurren talaiak
mendeetan barrena
aurrera egiteko
badugu kemena
ginenetik sortuaz
izango garena.

Nafarroako erregeen
egoitza ginen gu
bihurtu nahi genuke
euskara gordegu
Ikastola eraikiz
geroko eredu
denon parte hartzeaz
lortu dezakegu.

Nafarroaren erraietako
amets gozo zilegia
ametsa asmo bihur dezagun
eta asmoa egia
gure betiko ametsa eraikiz
inguratutik Zangoza
ametsa eraikiz bildu dezagun
euskaldun denon bihotza.

Noizbait izan ginenak
euskararen kabi
berriro izateko
loturik lanari
nafar hegoaldean
ari eta ari
iparra eskeintzeko
euskal herriari.

Ahotsa zabaldu dugu
zazpi hazietara
festa den lanera ta
lana den festara
esan adiskideei
goazen Zangozara
eta etxean bezala
sentituko zara.

Nafarroaren erraietako
amets gozo zilegia
ametsa asmo bihur dezagun
eta asmoa egia
gure betiko ametsa eraikiz
inguratutik Zangoza
ametsa eraikiz bildu dezagun
euskaldun denon bihotza.

Nafarroaren erraietako
amets gozo zilegia
ametsa asmo bihur dezagun
eta asmoa egia
gure betiko ametsa eraikiz
inguratutik Zangoza
ametsa eraikiz bildu dezagun
euskaldun denon bihotza.



  Descargar audio

Próximos eventos

Tienda online Haz tu aportación Patrocinadores Pedro Luis Kontserbak Volutarios