Urtero bezala, hemen da Artea Oinez erakusketa, Nafarroako ikastolek kulturaren eta hezkuntzaren alde egiten duten ekarpenik esanguratsuenetako bat. Erentzun eta San Fermin Ikastolek, 2026ko Nafarroa Oinezen antolatzaile diren heinean, 29. urteurrena betetzen duen erakusketa hau aurkezten dute.

Artea Oinez ez da soilik arte erakusketa bat, hezkuntza-proiektu bizia ere bada. Ikasleek sormenaren, adierazpen artistikoaren eta kultur transmisioaren balioa gertutik ezagutzeko aukera izaten dute, eta aldi berean, gizarte osoari zuzendutako kultur eskaintza paregabea bihurtzen da. Ikastolek hezkuntza formaletik harago egiten duten lanaren isla da, artea eta pedagogia uztartuz eta komunitateari balio erantsia eskainiz.

 

Erakusketa maiatzaren 24ra arte bisitatu ahal izango da Iruñeko Kondestablearen Jauregian, eta ondoren Vianako Kultur Etxean izango da ikusgai.

 

Lehen mailako kultur hitzordu honek 77 euskal artisten lanak biltzen ditu, eta bihotzez eta zinez eskertu nahi ditugu guzti-guztiak euskara eta ikastolekiko erakutsitako eskuzabaltasuna eta konpromisoagatik. Benetako gozamena da hainbesteko sormen eta talenturen artean murgiltzea; horregatik, erakusketaz gozatzera hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Bien bitartean, erakusketako lan guztiak arreta eta maitasunez prestatutako katalogoan ere ikus eta ezagutu ahal izango dituzue.

 


Kataloagoa PDF formatuan deskargatu (7.00 MB)

Nafarroako Gobernua    Iruñeko Udala



Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia