Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. Ikasturte honetakoa seigarren edizioa izango dugu eta abenduan abiatu zen Lazkaoko San Benito Ikastolan.
Aurreko edizioetan egin den modu berean, ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolez gain beste hainbatek hartuko dute parte. Izan ere Euskal Herri luze zabaleko 22 ikastoletako DBH 3ko ikasleak arituko dira sormena eta elkarlana oinarri dituen ekimen honetan, eta hortaz, ehunaka egile izango ditu aurten ere liburuak kontatuko digun istorioak.
Ikasturte honetan ikasleek EUSKAL HERRIA 2526. URTEAN gaia jorratuko dute.
Liburuari amaiera Bizkaian emango zaio, 2026ko Ibilaldia jaiaren antolatzaile den Bilboko Kirikiño Ikastolan hain zuzen.
| Ikastola | Herria | |
|---|---|---|
| 1 | LAZKAO | Lazkao |
| 2 | ELGOIBAR | Elgoibar |
| 3 | ANDRAMENDI | Beasain |
| 4 | URRETXU-ZUMARRAGA | Urretxu |
| 5 | JAKINTZA | Ordizia |
| 6 | ARANZADI | Bergara |
| 7 | IPARRALDE 1 | xxxx |
| 8 | IPARRALDE 2 | xxxx |
| 9 | LAUDIO | Laudio |
| 10 | ARESKETA | Amurrio |
| 11 | SAN BIZENTE | Oion |
| 12 | TAFALLA | Tafalla |
| 13 | ANDRA MARI | Etxarri Aranatz |
| 14 | LIZARRA | Lizarra |
| 15 | IÑIGO ARITZA | Altsasu |
| 16 | SAN FERMIN | Zizur Txiki |
| 17 | ZUBI ZAHAR | Ondarroa |
| 18 | ANDRA MARI | Zornotza |
| 19 | ELEIZALDE | Bermeo |
| 20 | SEBER ALTUBE | Gernika |
| 21 | ANDER DEUNA | Sopela |
| 22 | KIRIKIÑO | Bilbo |
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU