1965ean herritik sortutako kooperatiba bat da.

Nafarroako ikastolarik handiena, 1500 ikasle inguru eta 1000 familia baino gehiagok osatutako komunitatea.

Heziketa integrala eta pertsonalizatua garatzea du helburu, euskal kulturan errotuz eta biziz, eta mundura zabalduz.

Kultura propioa duen ikastola ere bagara, sortzaileak garelako. Hezkuntzak eskatzen duen berme eta kalitateaz gain, sorkuntzari, garapenari eta etorkizunak eskainiko dizkigun egoera ezberdinei leku egiten diona, berrikuntza pedagogikoari bidea zabalduz beti.

Pertsonak hezten ditugu, pertsona euskaldun eleanitzak, ikaslea beti erdigunean jarriz; gizartea hobetzeko gaitasunak dituzten pertsonak hezi nahi ditugulako.

60 urteren ondoren, komunitate sendoa eta berritzailea sortu dugu San Fermin Ikastolan, berezko kudeaketa eredua garatuz. Ibilbide horretan eskuratutako esperientzia eta emaitzak hezkuntza proiektuaren zerbitzura jarri eta beste ikastolak lagundu ditugu.

  • 1965ean abiatu zen  ikastola.
  • 1978an BBB ezarri zen lehen aldiz ikastolan. Nafarroan bigarren hezkuntzako ikasketak euskaraz eskaintzen zituen ikastetxe bakarra izanik.
  • 1990ean, Unibertsitatera sartzeko froga euskaraz izan zedin lortu ondoren, UBI ezarri zen 32 ikaslerekin.
  • 2000 urtean, Nafarroa Oinez antolatu zuen.
  • 2003-2004an aldaketa sakonak eman ziren bere barne antolakuntzan, ikaslearen garapen integrala eta pertsonalizatua bermatzeko sistema propioa sortuz.
  • 2004ean, Europako Proiektuak garatzen hasi (Erasmus, Comenius, Socrates) eta Espainiako Premio Nacional de buenas prácticas de convivencia saria jaso zuen, gatazkak kudeatzeko eta bizikidetza lantzeko garatutako planarengatik. 
  • 2012an bigarren aldiz antolatu genuen Nafarroa Oinez, Kolore&Hitz lelopean.
  • 2014an Konfiantzaren Pedagogiarekin lanean hasi ginen, Euskal Herriko beste hainbat ikastolekin batera. 
  • 2018an egitasmo pedagogikoan oinarritzen ziren espazio berriak sortu genituen Haur Hezkuntzarako.


Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia