Paz de Ziganda Ikastolako ikasleek, duela asteak bildu zituzten haziekin hazi-ponpak sortu eta Ezkaba mendian jaurti dituzte Mikel Baztanen adierazpenei jarraiki.
Ponpen bitartez haziak animalietatik eta baldintza klimatiko txarretatik babesten dira. Teknika honek ez du laborantza edo ureztatze beharrik, ponpak euriarekin disolbatzen baitira ernetzeko.
Orobat, teknika hau oso egokia da iristeko zailak diren eremuak baso-berritzeko, ponpak jaurti besterik ez dira egin behar eta.
Esku-hartze honekin ikasleek hazi autoktonoekin landatu dute Ezkaba mendia baina ez ekimena ez da hemen bukatzen. Hurrengo hilabete eta urteetan, landaketari jarraipena egingo diote eta beharko balitz, hazi-ponpa gehiago sortu eta sakabanatuko dituzte ekosistema lehengoratze aldera.
Bejondeizuela gazteak!