eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 55

Albisteak

2025 IRA 25

OINEZ KLIMA AKORDIOA 2025

Mikel Oteizak, Atarrabiako alkatea, Oier Sanjurjok, Nafarroako Ikastolen lehendakaria eta Maider Nuinek, Paz de Ziganda Ikastolako lehendakaria, 2025eko Oinez klima akordioa sinatu zuten. Akordio honi esker honako proiektuak eramanen dira aurrera:
🌳 Baso berria Ezkaba mendian: Hazi-bonben bidez 200 m²-ko zuhaitz- eta zuhaixka-basotxoak landatuko ditugu.
🌱 Hiri-birlandaketa Atarrabian: 25 zuhaitz landatuko ditugu Ultzama kalean, airea garbitzeko eta hiria edertzeko.
🦫 Kastore-lurraldea: Arga ibaiaren ertzean bizi den kastore-koloniaren inguruko ibilbide didaktiko bat prestatuko dugu.
🔋 Energia-Komunitatea: Plaka fotoboltaikoak instalatuko ditugu eta sortutako energiaren soberakina komunitatearekin partekatuko dugu.
Gure proiektuak ingurumenarekin duen konpromisoa berretsi dugu beste behin.