“Bidean bat gara” lelopean, Zizur Nagusia eta Galar artean antolatuko den 2026ko Nafarroa Oinez euskaldun eta euskaltzale guztien topagune bilakatu nahi dute bi ikastolek.
Atarrabiak egun historikoa bizi izan du gaur, Nafarroa Oinez 2025 ospatu baita, Nafarroako ikastolen urteko jai handia. Milaka lagunek bete dituzte herriko kale eta jai guneak giro ezin hobean, oroimenerako geratuko den hitzordu honetan.
Jaia hasi baino ordu batzuk lehenago, Metropoli Forala irratsaioak saio berezia egin du zuzenean Paz de Ziganda Ikastolatik. Giroan urduritasuna eta ilusioa nabari ziren ikastolako langile, irakasle eta ikasleen artean, Nafarroa Oinez 2025erako prestaketak azken ukituak ematen ari baitziren.
Lege oharra
Pribatutasun politika
Cookie-en politika
Web garapena: Aldor Internet
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU