2025/09/20
Baina gaurko jarduna 10:00etan hasi da, Atarrabiko udaletxeko udalbatza-aretoan bildu baitira Akademiaren Zuzendaritzako kideak. Bileraren ondoren harrera ofiziala izan da, eta bertan parte hartu dute Mikel Oteiza alkateak eta Berta Arizkun Burlatako alkate andreak. Beraiekin batera izan dira Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolen Elkarteko (NIE) zuzendaria; Oier Sanjurjo, NIEko lehendakaria; Iñaki Erroz, Paz de Zigandako zuzendaria; Maider Nuin, ikastolako lehendakaria; eta Txaro Saenz, ikastolako kudeatzailea.
Opari-trukaketa egin dute Euskaltzaindiak eta Atarrabiako Udalak, eta, ondoren, Paz de Ziganda ikastola bisitatzera joan dira denak. Bi taldetan banatuta, ikasleekin mintzatzeko aukera izan dute euskaltzainek, eta, eguerdi aldera, ikasle gazteenek Oinez kanta dantzatu dute beraien aurrean.
Paz de Ziganda (Iruñea, 1890-1966) idazlea eta kultura-eragilea izan zen. Bere izena daraman ikastolako sortzaile taldekoa, eta haren ongilea (1964-1966) izan zen. Euskaltzain urgazle izendatu zuen Akademiak 1954ko otsailaren 26an. Beraz, lehen euskaltzain emakumezkoa izan zen
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU