2023/11/06

Martxan da 2024ko Nafarroa Oinez eta ohikoa den bezala, leloaren eta logoaren aurkezpena eta gero, dendaren irekiera izan da antolatu den hurrengo ekitaldia. Zangozako “Txola” txistulari taldeak eta Ikastolako zanpantzarrek Zangozako kaleak alaitu zituzten, eta ondoren, dendaren inaugurazio momentua heldu zen. Carlos Arcelusek, Ikastolako lehendakariak, eta Nagore Oriak, zuzendariak, ireki zuten ekitaldia, eta eskerrak eman zizkieten irekiera posible egin duten guztiei, bereziki Juan Pedro Huarte Elizalderi, lokala uzteagatik. Jarraian, Rocamador Dantza Taldearen emanaldiaren ondoren, Ainhoa Mancho Juantok eta Andrea Vidondo Zaratieguik, material batzordeko kideek, zinta moztu zuten. Inauguraziora, Zangozako Ikastolako familia eta ikasleez gain, herriko hainbat talde eta pertsona hurbildu ziren. Denda Arkupeetako plazan kokatuta dago eta ostiraletan, goiz eta arratsaldez, eta larunbatetan, goizez, zabalik egongo da.



Itzuli
NAFARROA OINEZ 2024 DENDAREN MUSTUTZE EKITALDIA NAFARROA OINEZ 2024 DENDAREN MUSTUTZE EKITALDIA