2024/03/25
Nafarroa Oinez dela eta, Zangozako Ikastolak herrialde ezberdinak elkartu zituen Zangozako Arkupeetan joan den larunbatean, martxoak 23. Zangozaldea aberasten duten kulturak aurkeztu eta ospatzeko eguna izan zen. Bertan elkartu ziren Ekuador, Bolivia, Argentina, Ukrainia, Errumania eta Peruko txokoetan, bertako lurraldeetako elikagaiak aurkezteko. Ondoren, Peruko hainbat musika tresna aurkeztu ziren eta Ukrainiako abestiak entzuteko unea ere egon zen.
Ekitaldiaren amaieran, La Navarra taldekoaren 3 botilako bi sorta zozketatu dira eta hauek izan dira zenbaki sarituak: 4831 eta 1163.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU