2022/06/21

Azken egunotan Nafarroan barna pairatzen ari garen suteak dira hizpide txoko guztietan. Milaka hektarea kiskali ditu suak Ezkaba menditik Valtierraraino. Hamahiru herri hustu eta mila lagun inguruk etxetik jantzitakoarekin atera behar izan badute ere ez da kalte pertsonalik izan eta hori berri ona da. Izan ere, Nafarroako Gobernuak lehentasuna herritarrekiko finkatu du.

Suteak «gertaera tragiko eta historikotzat» jo ditu Nafarroako Gobernuak,  eta haien hedadura neurtzerik ez dagoenez, «Hamarkadetako handiena» izan dela uste da. Ordu gutxi batzuetan eragindako hondamendia izugarria da eta urteak beharko dira galdutakoa berreskuratzeko. Kaltetutako eremuen artean Nafarroako ikastolek 2019ko Nafarroa Oinezen bitartez sortutako Arguedaseko Oinez Basoa. Yugoko Amabirjinaren Ermitako sarbidean, abelbidea ere badena, pinudien biodibertsitatearen sustapena helburu zuen landaketa egin zen baita hegazti eta saguzarrentzat habia-kutxak kokatu ere. Guztia desagertu da.

Etsipena eta tristura dira nagusi Nafarroan egunotan, baina aldi berean, esker ona kaltetuen ahotan jasotako elkartasuna eta laguntza tarteko, bai Nafarroako bitartekoei dagokionez nola kanpotik jasotakoa aintzat hartuta.



Itzuli
Arguedaseko Oinez Basoa sugarrek hartu dute Arguedaseko Oinez Basoa sugarrek hartu dute

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia