2021/07/22
Lizarra Ikastolak bere bost hamarkadak omenduko ditu publiko zabalari zuzendutako jarduerez betetako abuztuko bi egunetan zehar. Zehazki, abuztuaren 13an, ostiralarekin, arratsaldeko 20.00etan Los Llanos Zinemetan, ikastetxearen ibilbidea goraipatuko duen ekitaldia burutuko da. Bertan, gainera, urriaren 16 eta 17an gauzatuko den Nafarroa Oinezen bideoklipa ezagutaraziko da.
Lizarra Ikastolak jaia atzeratzea eragindako zalantzaz betetako urte zail baten ostean, etengabe dena egokitu behar izatea suposatu duen epean, Nafarroa Oinez Lau t’erdiko Pilota Txapelketa, Artea Oinez erakusketa edo Oinez Basoa bezalako ekimenak aurrera eramatea eragotzi ez den arren, 2021ko euskararen hitzordua asteburu bateko ospakizuna izatea erabaki da. Pandemiak ezarritako jarraibidea kontutan hartuta, esate baterako lekuen edukieraren kontrola, festa bi egunetan egiteak jende gehiagok disfruta dezan ahalbidetuko duelako, hain zuzen; betiere, segurtasun neurriak errespetatuz.
Bereziki, Nafarroa Oinezen antolaketaren bi urte hauetan familien konpromisoa eta sakrifizioa aintzat hartuta eta inork espero ez zuen aurre egin beharreko errealitate baten baitan. 2021eko Nafarroa Oinezek erakusten duen moduan, egoera oso aldakor batera egokitzeko gai den hezkuntza proiektu baten alde egindako esfortzuak ahaztu gabe. Honako hau ikastolek babesten duten auzolanaren isla da, baita euskal kultura eta hizkuntza zabaltzeko duen erantzukizunarena ere.
Ilusioak kolokan jarri dituen osasun krisia bada ere, Lizarra Ikastolak aurrera egin du, mugiarazten duen horretatik begirada desbideratu gabe: euskalduntze prozesuaren bitartez gizartea kulturalki eta hizkuntzari dagokionez aberasten jarraitzea. Are gehiago garai hauetan, konpromiso hori berresteko balio izan dute eta.
Horregatik, Lizarra Ikastolaren mende erdia gogoratzea eta ospatzea garrantzitsua da eta hori da, hain zuzen, abuztuko asteburuak egingo duena. Hasteko, ostiralarekin, Urko Peralek konposatutako eta musika tradizionalaren erritmoak garaikideekin bateratzen dituen abestia aurkeztuko da Iñigo Urrizelkik ekoitzitako eta Iñaki Elcanok filmatutako ikus-entzunezkoarekin batera. Egungo egoera kontutan hartutako bideoklipa da, Lizarraldeko kanpoaldeetako kokapenetan (Balcón de Pilatos behatokian, Zubielkiko Geltoki zaharrean, Lizarrako Gazteluen Gurutzean...) grabatu baita. Sormen prozesu horretan, gainera, tokiko musikari profesionalek eta Ikastolako ikasle ohiek hartu dute parte.
Abuztuaren 14an, larunbatarekin, bestalde, publiko anitzarentzako ikuskizunak eskainiko dira. Eguerdiko 12.30etan Los Llanos Kulturaguneko Lorategietan, Kiki eta Koko pailazoek etxeko gazteenak alaituko dituzte, doakoa izango den Bizi-bizi Zirkua saio parte-hartzailearekin; eta geroago, leku berean, helduek bi kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute: Paulantropia, 20.30ean, eta Gatibu, kasu honetan akustikoan, 22.00etan. Musika taldeetarako sarrerak (12€) hurrengo estekaren bitartez eskuratu daitezke: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es
Euskara eta euskal kulturaren hedapenarekin koherentea den egitaraua da, Lizarraldeko bizilagunei eta bisitariei zuzenduta dagoena, urriko asteburuaren atari gisa balioko duten abuztuko bi egun horietan zehar, hezkuntza eredu honen ibilbidea eta lorpenak mundu guztiak ospatu dezan.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU