2021/05/24
Pilota arratsalde polita izan zen joan den larunbatean Lizarrako Udal Pilotalekuan, Lizarraldean Oinez lau t'erdiko pilota txapelketako finalak zirela eta. Ehun pertsona inguruk gozatu zuten hiru partidez.
Lizarra Udal Pilotalekuaren 55 urteetan lehen aldiz, emakumezkoen eskuz binakako partida jokatu zen. Andrea Aldaregiak eta bere etxera itzuli zen Maite Ruiz de Larramendik 17-22 galdu zuten Iera Agirre eta Maiteren ilobaren aurka, Olatz Ruiz de Larramendi. Partida polita eta entretenigarria izan zen eta zaleek gozatu egin zuten.
Bigarren mailako finalak finalerdiko pilotari berberak izan zituen protagonista. Iñigo Aranak 22 -11 irabazi zion Agorretari finalerdietan jokatutakoa baino arinagoa izan zen partidan.
Lehen mailan, Fernando Azanzak 22-9 irabazi zuen Txapela Iñigo Etxabarriren aurka zeinek ezer gutxi egin ahal izan zuen lehenak erakutsitako jokoaren kontra.
Sari banaketan, Unai Gardoki, Lizarra Ikastolako lehendakariak eta Inma Aranak ikastetxeko irakasle ohiak bigarren mailako txapeldunari eta txapeldunordeari sariak eman zizkieten. Marta Igoak, Nafarroako Ikastolen Federazioko kideak eta Pello Etxanizek, Lizarra Ikastolako irakasleak gauza bera egin zuten lehen mailako finala jokatu zuten pilotariekin. Aldi berean, bi finaletako txapeldunak neskei sariak emateaz arduratu ziren.
Gogoan izan behar da bere garaian hala Lizarra Ikastolan, nola Lizarra Pilotalekuan eskola ugari eman izan zirela eta eguraldi txarra izaten zenean jolastoki gisa baliatzen zirela biak.
Izar Jai Ekarteak eskerrak eman zizkien txapelketan parte hartu duten pilotariei, zaleei partida guztietan parte hartzeagatik, Lizarra Ikastolari eta Nafarroa Oinezi ekitaldiaren alde egiteagatik, MS Instalaciones eta Deikaztelu, Lezaun, Murieta, Oteitza (Iturtxipia Pelotazale Elkartea barne) Zudaire eta Lizarrako Udalei pilota herrikoia eta Nafarroa Oinez Merindadean barna zabaltzeagatik.
Ildo beretik, Lizarra Ikastolak eskerrak eman nahi izan zizkien, modu batera edo bestera ekimena gauzatzen lagundu duten guztiei, Haritz Cresporen konpromisoa eta egindako lana nabarmendu zuten bereziki, haren laguntzarik gabe ez baitzen posible izango proiektua gauzatzea.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU