2021/05/19

NAFARROA OINEZ PILOTA TXAPELKETA

Heldu den larunbatean, maiatzak 22, Nafarroa Oinez pilota txapelketari agur esango zaio Lizarra Udal Pilotalekuan, 18:00etan hasita bertan jokatuko baitira finalak. Lizar Jai Pilota Elkartearekin batera, pilota goxoarekin eta Estellerrian barna jokatu den lau t’erdiko pilota txapelketa abian izan da martxotik geroztik eta esan beharra dago arrakasta izugarri izan duela.

Ekimenaren helburuetako bat 2021eko Nafarroa Oinez Lizarraldeko herrietara gerturatzea zen eta, hala izanik, pilota partidak Deikaztelun, Lezaunen, Murietan, Oteitzan, Zudairen eta Lizarran jokatu dira.

Nabarmentzeko pilotalekuetan sortu den giroa eta pilotariek eskainitako ikuskizun biziak. Finala bera ere, halakoxea izan dadin espero da, bizia alegia.

Finalak 3 topaketa eskainiko ditu. Batetik, elite mailako nesken partida. Andrea Aldareguia eta Maite Ruiz de Larramendi Jera Aguirre eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurka lehiatuko dira. Bigarren mailako finalean Iñigo Aranak Agorreta izango du arerio eta azkenik, lehen mailako finalean F. Azanzak eta I. Etxabarrik neurtuko dituzte indarrak. Zalantzarik gabe, ikuskizuna ziurtatuta dago.

Osasun egoera tarteko ordea, pilotalekuaren edukiera mugatuta dago, eta hortaz, 50 eserleku inguru besterik ez dira izango jendartearentzat. Joateko asmoa duen orok izenabizenak eta telefono bat eman ditu WhatsApp mezua 683 66 01 55 telefonora bidaliz. Sarrerak Lizarra Ikastolan jaso ahalko dira maiatzaren 20an, ostegunarekin.

Lizarra Ikastolak lerro hauek baliatu nahi ditu Lizar Jai Pilota Elkartea, ekimena lagundu duten Udalak eta Lizarra Instalaciones enpresa, eta txapelketan parte hartu duten pilotariak euskara, euskal kirola eta Lizarra Ikastolarekiko erakutsitako gertutasuna eta konpromisoarengatik.



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia