2021/02/22

 

2020. urtea ez da batere erraza izan. Ongi dakigu bisitan etorri zitzaigun pandemiak zer ekarri digun eta nolako eragina izan duen guztiongan. Birusak ez du gupidarik erakutsi eta gure aitona-amonak eraso ditu bereziki, baina baita adinekoa ez den jendea ere. Bizimodua aldatu digu, argi dago, ohikoa zena alde batera utzi eta ohitura berriak ezarri eta ikasi behar izan ditugu. Lizarra Ikastolan, gainerako ikastola eta ikastetxeetan bezalaxe, beste modu batean aritzen ikasi behar izan dugu eta nahiz eta hasieran ezinezkoa zirudien, aurrera goaz, erantzukizunez. Gauza bera gertatu zaigu Nafarroa Oinezekin. 2020rako aurreikusita genuen jarduera programa zapuztu zigun pandemiak baina 2021. urteko edizioari neurria hartu nahian gabiltza eta, ohiko moduan ez bada ere, eutsi egin nahi diogu, egoerak ezartzen dituen neurri eta muga guztiak aintzat hartuta, baina aldi berean, gogotsu, ilusioz eta kemenaz. Gauzak honela, Lizarra Ikastola komunitateko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiote elkarri erakutsi duten irmotasunagatik. Ildo beretik,  egindako ahalegina aitortu eta 2021eko Nafarroa Oinez edizioak eskaintzen duen bigarren aukera hau aprobetxatu eta gozatzeko gonbita luzatu nahi izan dute. 

HEGAN OINEZ!!!



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia