2020/03/07
BERTAN BEHERA
Martxoaren 15ean, Aiegin, Jurramendi Trail Montejurra eginen da, 2020ko Nafarroako Txapelketarako puntuagarria den mendiko lehen lasterketa.
Lasterketa herritik abiatu eta Jurramendiko mendigunerantz eginen du, eta Estellerrian erreferentea den mendi horretara igotzeko hainbat bide eta bidezidor eder iraganen ditu.
Proba horri esker, Aiegin mendi-lasterketetan aritzen diren hainbertze korrikalari bilduko dira, eta, egoera probesturik, bertan jarriko dugu Nafarroa Oinez 2020ren denda ibiltaria, gure mota askotako material erakargarria eskaintzeko asmoz, bereziki kirol-jantzi ederrak.
(Argazkia: Unai Perurena)
Jurramendi Trail Montejurra lasterketak bi kategoria ditu. Lehena puntuagarria da Nafarroako Txapelketan, eta, 09:00etan San Cipriano Frontoi-Aterpetxetik abiatu ondotik, 1.800 metroko desnibela duen 26 kilometroko ibilbidea eginen du. Bigarrena (Jurramendi Txiki Trail Montejurra) 09:40an hasiko da leku beretik, eta 700 metroko desnibela duen 12 kilometroko ibilbidea izanen du.
Aiegin sekulako giroa egonen da, hainbat jarduera osagarri antolatu baitira, baita gaztelu puzgarriak ere; baina bereziki nabarmentzekoa da maila handiko proba bat ikusteko parada ezin hobea izanen dela.
Hortaz, Nafarroa Oinez 2020k bete egiten du bere helburuetako bat, zeina baita, Estellerrian antolatzen diren jarduera kultural guztietan egotea eta horiek laguntzea. Hegan Oinez... eta korrika!
(Informazio gehiago: https://www.trailmontejurra.com/)
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU