2018/12/11
Atsegin handiz jakinarazi nahi dizuegu datorren ostegunean, abenduak 13, 18:30ean, Nafarroa Oinez 2019ren materiala saltzeko denda berria inauguratuko dugula. Denda Tuteran dago, Concarena kaleko 20. zenbakian. Dendaren irekiera ospatzeko hainbat jarduera antolatuko ditugu bertan; jarduera horien artean, “Tuterako Jota” dantzatuko dugu, eta zuek ere parte hartzea espero dugu.
Hurrengo egunean, abenduak 14, ostirala, 19:00etan, Iruñeko denda inauguratuko dugu Gabonetako kanpainari begira. Honako hau da Iruñeko dendaren helbidea: San Anton kalea, 24. zenbakia.
Guztiok han izatea espero dugu, irekiera arrakastatsua izan dadin eta une atsegin hauetan elkarrekin egoteko aukera izan dezagun.
Ongi izan!!!
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU