2018/02/23
Martxoaren 17an, larunbatean, arratsaldeko 6etan hasiko da Iortia Kultur gunean jaialdi honen hirugarren saioa. Apirilaren 21ean izango da azken saioa Barañain Auditorioan, baina, aurretik, Bera, Antsoin, Altsasu eta Oibarrek hartuko dituzte kantariak.
Aipatu dugun Altsasuko saioan oraindik finkatu gabeko hainbat taldek hartuko dute parte, Lakuntzako bik besteak beste.
Hori bai, gure Iñigo Aritza Ikastolak ordezkaritza bikoitza izango du larunbateko ekitaldian. Arrazoi ederra, beraz, Iortiara txintxo hurbiltzeko. Ez ahaztu!
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU