2017/10/17

Eroski Bidaiak-en eskutik zozketatutako bidaiaren zenbaki saritua 18.612 da

Nafarroa Oinezen baitan, Eroski Bidaiak-en eskutik Costa Douradarako bidaia zozketatu zen. 18.612 da zenbaki sariduna. Saridunak, Tantirumairu ikastolaren 636 865399 telefonora deitu behar du. Hamabost eguneko epean irabazlearen zenbakia agertuko ez balitz, zenbaki ordezko bat ere bada: 17.080. Honek astebeteko epea izanen du txartela aurkezteko Ikastolen Elkartearen bulegoan.

Bidaiaren baldintzak hauek izanen dira: aste beteko egonaldia 4 izarretako hotelean, 4 pertsonentzat, 2 heldu eta 2 haur-gaztetxo, mantenu erdian eta PortAventura parkerako 2 egunetako sarrerak, 2017ko irailaren 1etik 2018ko ekainaren 30era bitartean.

Adierazitako saria ezin izanen da bertze sari baten truke edo bere balioaren truke aldatu. Bertze pertsona bati eman ahal izanen zaio, ordea. Behin erreserba eginda, ez da aldaketarik eginen.



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia