2017/10/15

Goizeko 10etan egindako ekitaldiarekin eman diote hasiera aurtengo Nafarroako ikastolen eta euskaltzaleen besta handiari.

Tantirumairu ikastolak hartu du aurten Nafarroa Oinez antolatzeko ardura eta Tantirumairu ikastolan bertan izan da inaugurazio ekitaldia. Ikastolako zuzendari Aitor Iratzoki eta lehendakaria Amaia Lasherasen ondoan izan dira Mikel Asiain NIEko lehendakaria, Lesakako alkatea, Jose Luis Etxegarai, baita Nafarroako Gobernuko presidentea Uxue Barkos eta Bortzirietako, Nafarroako nahiz Euskal Herri osoko udal, kultura, gizarte eta politika arloko ordezkaritza zabala ere (ikusi zerrenda).

Esker oneko solasak izan dituzte ikastolako arduradunek Lesakara hurbildu diren guztientzako. Ikastolaren eredua goraipatu dute guztiek eta hezkuntza eredu propioa aldarrikatu dute, gure hizkuntzarekiko errespetuan, berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritua.

Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko presidenteak ikastolek euskararen alde egindako lana goraipatzeaz gain, Nafarroako Gobernuak euskararekin duen konpromisoa ere azpimarratu du.

Estitxu Fernandez aurkezle eta Tantirumairu ikastolako ikasle ohiak gidatu duen ekitaldia xumea bezain hunkigarria izan da. Nafarroa Oinezeko kantuaren, bideo-kliparen eta urte osoan gauzatu den jarduera egitarauaren zutabe izan den tobera protagonista bilakatu da oraingoan ere, Arritxu eta Iratxe Muxikaren eskutik. Era berean, Mari Karmen Ubiria eta Arantxa Errandonea ikastolako ikasleen ama eta amatxiek intxaurrondo bat landatu dute, aurtengo Nafarroa Oinezen logoari bi hosto utzi dizkion eta ikastolaren 43 urteko historiaren lekuko izan denaren ondoan. Plazara Dantzara kantuaren doinupean, antzerkitto bat egin dute ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleek. Bi neskatok ureztatu dute intxaurrondo berria txistulariek Tantirumairu doinua jotzen zuten bitartean, etorkizunean ere Tantirumairu ikastolak itzala izan dezan.

Ekitaldiarekin batera, Nafarroa Oinez inauguratua gelditu da eta ikastolatik abiatu dira agintariak, trikitilariekin batera ibilbidea egitera. Beraz, hasia da 2017ko Nafarroa Oinez Lesakan.

Egun osoan izanen da zer egin, zer ikusi eta zer gozatu Lesakan.

Bikin bat in!

 

 

Irekiera ekitaldiko parte-hartaileak

AUTORITATEAK

·         Uxue Barkos, Nafarroako Gobernuko presidentea

·         Maria Solana, Hezkuntza kontseilaria eta Nafarroako Gobernuko bozeramalea

·         Ana Ollo, Herritar eta Erakunde Harremanetarako kontseilaria

·         Mª Jose Beaumont, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justitziako kontseilaria

·         Ainhoa Aznárez, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria

·         Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea

·         Olatz Garamendi, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea

·         Eugenio Jimenez, Hezkuntza saileko Ikastetxe eta Plangintza zuzendaria

·         Jose Luis Echegaray, Lesakako alkatea

·         Mentxu Peña, Arantzako alkatea

·         Juankar Unanua, Igantziko alkatea

·         Josu Iratzoki, Berako alkatea

·         Miguel Mari Irigoyen, Etxalarko alkatea

·         Iban De Prado, Lesakako Geroa Baiko zinegotzia

·         Oier Iantzi, Lesakako EHBilduko zinegotzia

·         Isabel Olabe, Baztango UPNko zinegotzia

·         Patricia Perales, Iruñeko alkate ordea

·         Maider Beloki, Iruñeko Udaletxeko Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzi delegatua

·         Maitena Muruzabal, Iruñeko Udaletxeko Kultur alorreko zuzendaria

·         Mikel Arregi, Euskarabidea zuzendari-gerentea

·         Aitor Etxarte, Nafarroako Eskola kontseiluko lehendakaria

·         Aritz Ayesa, Iruñeko Mankomunitateko lehendakaria

·         Urko Ikardo, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea

 

 

 

 

ALDERDI POLITIKOEN ORDEZKARITZA

GEROA BAI:

Bozeramalea: Koldo Martínez

Foru parlamentariak: Patxi Leuza, Jokin Castiella, Virginia Aleman, Isabel Aramburu, Consuelo Satrustegui, Rafa Eraso

Iruñeko Udal zinegotziak: Itziar Gomez, Esther Cremaes, Javier Leoz, Iñaki Cabases, Mikel Armendariz

EH BILDU NAFARROA:

                Bozeramalea: Adolfo Araiz

                Hizkuntza, Kultura eta Hezkuntza Politikarako arduraduna: Andone Salbarredi

                Iruñeko Udal zinegotzia: Aritz Romeo

PSN:

                Alderdia ordezkatuz: Carlos Gimeno (Hezkuntza eta kultura eta Kirol eta gazteriaren Batzordeko bozeramalea)

UPN:

                Alderdia ordezkatuz: Iñaki Iriarte (Nafarroako parlamentaria)

 

 

                Bozeramale ondokoa: Inma Jurio

EAJ-PNV:

                Napar Buru Batzar ordezkaritzan: Amaia Arrizabalaga   

Bizkaiko Buru Batzar: Itxaso Atutxa

                Hezkuntza, Euskara, Kultura eta Kirol arduraduna: Ana Esther Furundarena

EUSKO ALKARTASUNA:

                Nafarroako koordinatzailea: Miren Aranoa

                Exekutiba Nazionaleko kide: Edurne Gumuzio

Nafarroako Alderki kideak: Koldo Amezketa, Fermin Ciaurriz, Eva Aranguren

EUSKADIKO KARLISTA ALDERDIA

                Alderdia ordezkatuz: Jesús María Aragón

 

Honako erakunde hauen ordezkariek ere baieztatu dute etorrera EUSKALTZAINDIA, EUSKO IKASKUNTZA, KONTSEILUA, BEHATOKIA, TOPAGUNEA, AEK, IKA, SORTZEN...  eta, horiez gain, Euskalgintzarekin, hezkuntzaren eta kulturarekin lotutako beste hainbat ordezkariek ere etorri dira.



Itzuli
Abiatu da 2017ko Nafarroa Oinez Lesakan Abiatu da 2017ko Nafarroa Oinez Lesakan

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia