2017/10/01
JASANGARRITASUNAREN DEKALOGOA OINEZ BERDEA, BESTA JASANGARRIA Aurten Lesakan ospatuko den Nafarroako ikastolen bestak bere egiten du topaketa handiek ingurunean sortzen duten eragina murrizteko kezka eta ardura. Ibilbide luzea duen besta izanik, urtetik urtera hobetzeko erronkari aitzin egiten diogu, antolatzaileok gizarte osoarekiko eta ingurumenarekiko arduraz jokatzeko baliabideak paratuz. Hala, Nafarroa Oinez egunaz gozatzera Lesakara hurbilduko zareten guztioi eskaera zerrenda hau helarazi nahi dizuegu. Kontuan hartzea eskertuko genizueke:
1. KUTSADURA MURRIZTEKO GARRAIO JASANGARRIA ERABILI. Hurbil zaitez Lesakara autobusez, bizikletaz, oinez edo partekatutako autoan. Bizikletan etorriz gero, berau uzteko tokia izanen duzu Harriondoa Kultur Etxeko belardian.
2. HONDAKINAK MURRIZTU. Erabilera bakarreko produktuak alde batera utzi eta erabilera anitzekoak erabili, hondakinik onena sortzen ez dena baita.
3. BIRZIKLATU. Hondakinak gaika bereizi eta erraztu birziklapena ibilbidean zehar eskura izanen dituzun edukiontzi ezberdinak erabiliz.
4. BERRERABILERA SUSTATU. Erabil ezazu edalontzi berrerabilgarria eta etxeratu baino lehen bueltatu edalontziak horretarako izanen diren edukiontzietan. Hala eginez gero, zure ekarpena (ordaindutako euroa) Oinez Basoa babesteko erabiliko dugu. Horrez gain, itzulgarriak diren botilak ere buelta itzazu.
5. EZ BOTA ZABORRIK LURRERA. Guneetan, ibilbidean zehar eta aparkalekuetan edukiontziak izanen dira. Ohiko edukiontziez gain, aurten zigarro-puntetarako edukiontzi berezi batzuk egonen dira; erabil itzazu eta lagun iezaguzu ingurumena zaintzen!
6. URA ETA ENERGIA NEURRIAN KONTSUMITU. Behar duzuna bakarrik erabili, zentzuz jokatu.
7. GU OINEZ BASOAN, ZU ZERGATIK EZ? Konpentsatu ingurumenean utzitako arrastoa Oinez Basoa 2017 babestuz.
8. NATURAREKIN ARRETAZ JOKATU. Ibilbide, inguruko belardi, erreka, landare eta animaliak errespetatu.
9. Lagundu TANTIRUMAIRU IKASTOLAri ingurunean alferrikako kosturik eragin gabe.
10. ONGI PASA PASATU GABE. Askagintzako eslogana eredutzat hartuz, zure buruarekiko ardura, bertzeekiko errespetua eta naturaren zainketa kontuan hartzeko gomendatzen dizugu.
Laguntzen du
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU