eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 55

Albisteak

2019 MAI 20

ALTSASUKO OINEZ BASOAREN JARRAIPENA

2019ko otsailean, Altsasuko Oinez Basoan gaztainondo eta gereziondoak landatu ziren. Basoaren jarraipena egiten ari da eta ematen ari den garapena irudien bidez zuekin partekatu nahi dugu.
Gehiago irakurri
2019 MAR 22

BASOEN NAZIOARTEKO EGUNA - GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA, TAFALLA

Egun hauetan Lekeitioko lagunak etorri zaizkigu bisitan eta DBH 1. mailako ikasleekin elkarbizitzen ari dira. Gaur, BASOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko, Oinez Basoa ikustera eraman dituzte.
Gehiago irakurri
2019 MAR 11

Oinez Basoa Altsasu: saguzaharren informazioa Maria Napalen eskutik

Gaur DBH 4.mailako ikasleek Altsasuko Oinez Basoa bisitatu dute eta saguzarren inguruko formazioa jaso dute Maria Napalen eskutik.
Gehiago irakurri
2019 OTS 27

Tafallako Oinez Basoaren garbiketa

Oinez Basoa garbi-garbia dago! Hiru auzolanetara deitu ondoren eta Oinez Basora gerturaturiko pertsona batzuei esker gure basoa ederra eta osasuntsu dagoela esan dezakegu! Mila esker guraso, ikasle eta irakaslei eskainitako laguntzagatik!
Gehiago irakurri
2019 OTS 24

Iņigo Aritza Ikastolak OINEZ BASOA 2018 inauguratu zuen atzo Altsasun

Altsasun, joan den urrian ospatu zen Oinez arrakastatsu eta jendetsuaren ostean, OINEZ BASOA 2018 proiektua inauguratzeko unea izan zen. Atzo, 100 zuhaitz landatu eta saguzarrentzako 30 habia-kutxa jarri zituzten, auzolanean eta elkarlanean aritu ziren Iņigo Aritza Ikastolako gizon, emakume, haur eta gazte.
Gehiago irakurri
2019 OTS 21

Iņigo Aritza Ikastolak OINEZ BASOA 2018 inauguratuko du larunbatean Altsasun

Hostozabalak landatu, saguzarrentzako habia-kutxak jarri, Txuspo Poyo artistaren zuhaitz etxea zaharberritu eta interpretazio kartelak jarriko dira, besteak beste Inaugurazio ekitaldia Altsasuko Txuspo Poyoren zuhaitz-etxearen inguruan izango da otsailaren 23an, larunbata, 11:30ean. Iņigo Aritza Ikastolak jarraipena eman nahi dio 2008an sortutako proiektuari. Altsasun, joan den urrian ospatu zen Oinez arrakastatsu eta jendetsuaren ostean, orain OINEZ BASOA 2018 proiektua inauguratzeko unea iritsi da.
Gehiago irakurri
2019 OTS 14

Naturarekiko errespetua irakasteak helburu bat izan behar du eskoletan

350 baino gehiago dira eta aske sustraitzeko prest daude jadanik. Landaketa proiektu honekin, Tafallako Ikastolak ingunurearekiko errespetua adierazi nahi die bere ikasleei.
Gehiago irakurri
2019 URT 31

OINEZ BASOA - NATUSFERA PROIEKTUA

Javier Peralta (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Irene López-Goņi (NIE) Oinez Basoak Unibertsitate horrekin daukan proiektua garatzeko bileran ari dira, beste lantalderekin batera. Natusfera izeneko plataforman aurkitzen ahal da proiektu hau eta honekin lotutako beste Ikastoletako zortzi proiektu basoei buruz.
Gehiago irakurri
2019 URT 24

Tafallako Oinez Basoa

Oinez Basoa sarean Tafallakoa izan zen sortu genuen bigarrena, 2011an bertako ikastolak eta 2012an San Fermin Ikastolak antolatu zituzten Nafarroa Oinezen baitan. Landaketa 2012ko neguan gauzatu zen, beraz, oraintxe beteko ditu 7 urte Tafallako Oinez Basoak.
Gehiago irakurri
2018 ABE 21

NUP LIDERRA DA BOST IKERKETA-PROIEKTUTAN, ETA NAFARROAKO HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO 17 IKASTETXEK HARTZEN DUTE PARTE

Bostehun bat ikaslek hartzen dute parte ekimenean, eta gai asko lantzen dira: besteak beste, ingelesa ikastea, obesitatearen prebentzioa, eskola-jazarpena, eta ekologiaren zientzia eta ingurumen heziketa indartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko hogei ikertzaile (NUP) liderrak dira da bost ikerketa-proiektutan.
Gehiago irakurri