Zangozako Ikastolako komunitatearen eta Zangozako Udalaren arteko lankidetzaren fruitua da. ikasturte honetan zehar, Zangoza Ikastolako komunitate osoak, txikienetatik hasi eta helduenetaraino, proiektu zirraragarri batean murgildu gara: gure Oinez Basoa sortzea.
Ekimen hau ez litzateke posible izango Zangozako Udalaren lankidetza esturik gabe, eta horrek erakusten du gure Ikastolaren funtsa: autoantolaketa eta komunitatearen parte-hartzea hezkuntzaren zerbitzura.