Urte luzeetan oinarrizko elikagaia izan zen Euskal Herrian gaztaina. Paleolitikoko aztarnetan ere aurkitu dituzte arrastoak, eta ezkurrarekin batera, gizakiaren nahiz abereen sostengu eta elikagai izan zen. Era askotan jaten ziren, esate baterako, erreta, egosita edo zopan. Gaztainondoaren zura ere oso erabilia izan da eraikuntzan, altzarietan eta bestelakoetan. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, gaztainondoen galera nabarmena hasi zen Euskal Herriko eta Nafarroako basoetan. Izan ere, oin-beltzak ia gaztainondo guztiak desagerrarazi zituen.
Iaz, Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak, 2023ko Nafarroa Oinezen antolatzaile izan zenak, Oinez Basoa ekimenari lotuta zenbait esku-hartze egitea erabaki zuen, hauetariko batek gaztainondoa helburu hartu zuelarik.
Batetik, Galiziatik, gaztainondoak erasotzen dituzten eritasunak saihestearren tratatutako landareak ekarri eta landatu dira aurtengo neguan Arbizuko Oinez basoan. Bestetik, Euskal Herrian, Sakanan kasu honetan, gaztainak izan duen garrantziaz jabetzearren, Arbizu, Etxarri, Bakaiku, Ihabar eta Irañetako herritarren testigantzak jaso dira non garai bateko hamaika kontu aipatzen dituzten.
Hemen dituzue ikusgai: