eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 159

Albisteak

2021 ABE 4

ORREAGA FUNDAZIOAK MARISCAL DE NABARRA SARIA EMAN DIO OINEZ BASOA EKIMENARI

Aipamen hau Nafarroako Ikastolena ez ezik, Oinez Basoa egi bilakatzen lagundu duzuen elkarte, talde, erakunde, enpresa eta norbanakoena da.

Oinez Basoak, ingurumenari eta euskarari zor diegun errespetuari lotutako kontzientzia sortzea du helburu.

Sariak behar bezala ulertu eta onartu behar dira, konfiantza eta errespetuaren adierazle baitira. Eta hala izanik, ongi egiten ari garenari eutsi eta erantzukizunez jo behar dugu aurrera, beti aurrera.

Erantzukizunez ingurumenarekiko. Gizarte bat ongi hazten omen da pertsonek  zuhaitzak landatzen dituztenean eta zuhaitz horien itzalak inoiz ezingo dituztela gozatu dakitenean. Landatzea dagokigu.

Erantzukizunez gure hizkuntzarekiko. Euskara hizkuntza gutxitua da, nahiz eta ez den txikia. Eta normalizazio prozesuan indar egin nahi badugu euskara ezagutarazi eta erabili egin behar dugu. Ezin dugu ahantzi euskara dela euskaldun egiten gaituena.

Eskerrik asko Orreaga Fundazioari Oinez Basoa ekimenari egindako errekonozimenduarengatik. Nafarroako ikastolok, apaltasunez jasotzen dugu baita lanean jarraitzeko konpromiso irmoaz ere.  

Bihotzez, bihotzarekin, bihotzetik, bihotzera, bihotz biziz ESKERRIK ASKO!!!

Ikus bideoa: https://youtu.be/wDBWSAfNrxQ