eus | cas
Babestutako zuhaitzak: 159

Albisteak

2021 ABE 2

OINEZ BASOA HITZALDIA

Kondestablearen Jauregian Josu Reparaz, Marta Igoa eta Koldo Amatria

Abenduaren 3an, Nafarroaren Egunean, Orreaga Fundazioak "Mariscal Pedro de Nabarra" izendapena "Oinez Basoa" ingurumen-proiektuari emango dio, Nafarroako baloreen eta nortasunaren defentsan egindako ibilbide garrantzitsuagatik.

Nafarroako Ikastolen Elkarteak denboran egin duen lan nabarmena, gure erkidegoan euskara garatzeko funtsezkoa izateaz gain, "Oinez Basoa" proiektuarekin osatzen da, eta horixe nabarmendu nahi dute aurten.

Horregatik guztiagatik eta sari honi garrantzi handiagoa emateko, Ikastolen Elkartearekin batera, Marta Igoa proiektuaren koordinatzaileak eta Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak parte hartu duten hitzaldia antolatu zuen Orreaga Fundazioak.