NO25 Ekitaldi Publiko Jasangarria

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak ekitaldi jasangarriaren zigilua eman dio aurtengo NAFARROA OINEZi; hortaz, ekimenak konpromisoa hartu du sor ditzakeen ingurumen-inpaktuak ezagutzeko eta murrizteko. Hainbat komunikabidetan (sare sozialak, irratia, prentsa idatzia, etab.) zabalduko dugu ingurumen-sentsibilizazioari buruzko informazioa, bai ekitaldiaren aurretik eta baita NAFARROA OINEZen egunean bertan ere:

Lagundu iezaguzu jasangarriak izaten eta gutxitu ditzagun ekitaldiaren ingurumen-inpaktuak parte-hartzaile guztion artean. Nafarroa Oinez ekitaldi jasangarriagoa izan dadin, bi proposamen egin nahi dizkizugu:

  • Oso urrutitik ez bazatoz, animatu oinez edo bizikletaz etortzera eta probestu gure ibilbide zoragarriak (Arga ibaiaren pasealekua, Ultzama, bizikleta-bide berriak, etab.). Gogoratu bizikletentzako aparkalekua zaindua egongo dela. Garraio publikoa ere aukera dezakezu eta billabesaz etorri. Horretarako, Iruñerriko Mankomunitateak 4., 7. eta 19. lineetako errefortzuak izanen ditu. Neurri horrekin, ekitaldiaren karbono-aztarna murrizten lagunduko duzu zuzenean.
  • Saia zaitez hondakinen eragina gutxitzen:
    • Ekarri zeure edalontzi berrerabilgarria. Bestenaz, Nafarroa Oinezeko gunean izango dituzu eskura. Gogoan izan, behar ez duzunean, karpan utzi eta dirua berreskuratu ahal izango duzula edo, nahiago baduzu, saskiren batean sartu eta zenbatekoa “Basoak Basora” proiektura bideratuko dugu.
    • Sortzen dituzun hondakinak zirkuituan egonen diren edukiontzietan utzi eta behar bezala bereizi, hondakin-motaren arabera. Horretarako, Iruñerriko Mankomunitateak hainbat edukiontzi jarriko ditu (beira, papera eta kartoia, ontziak, organikoa eta bestelako hondakinak).


Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia