Ikastolen jaiek hainbat ekimen antolatzen dituzte elkarrekin eta elkarlanean. Urterik urte egitasmo gehiago dira jai guztiek partekatzen dituztenak. Guztiak biltzen ditugu Ikastolak Herriari egitasmoaren barruan. Bi dira egitasmo honen ardatzak:

IKUSPEGI NAZIONALA

Euskal Herri osoan gaude sareturik eta Euskal Herria da ikastolen erreferentzia. Jai bakoitza bere lurraldean ospatzen bada, Ikastolak Herriari egitasmoa Euskal Herri osorako da.

HERRITIK JASO ETA HERRIARI ITZULI

Nondik gatozen argi edukita, jasotakoa itzuli nahi diogu herriari. Eraldatuta, gugan jarritakoaren emaitza itzultzen diogu herriari, sormena astinduz, kultur adierazpide desberdinak landuz, elkarlana sustatuz, eta elkarren ezagutza partekatuz.

Liburu ibiltaria

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek era bateratuan garatzen duten jarduera programatik abiatzen da. VI edizioan Euskal Herriko 22 ikastolek hartuko dute parte eta EUSKAL HERRIA 2526. URTEAN gaia jorratuko dute.

+ INFO

Non eta mugan

Non eta Mugan ekimenak euskararen eta ikastolen proiektuaren ertzak, mugak eta periferia jartzen ditu erdigunean. Aurtengoa III edizioa Vianak hartuko du eta bertan jorratuko den gaia sare nazionala osatu duten ikastolen aldeko jaiak, herri elkartasunaren eta euskararen aldeko konpromiso kolektiboaren sinbolo bihurtuta.

+ INFO

Tanta

Tanta Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikaritzen dena.

+ INFO



Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia