2026/05/26

ARTEA OINEZ 26 erakusketa Vianara iritsiko da maiatzaren 22tik ekainaren 7ra

Aurten, ARTEA OINEZ 26 erakusketak formatu paraleloa izango du, eta horren baitan, Vianarako propio prestatutako erakusketa berezia hartuko du Vianako Kultur Etxeak. Erakusketa maiatzaren 22tik ekainaren 7ra egongo da ikusgai. Maiatzak 22an, berriz, inaugurazio ekitaldia izan zen.

Inaugurazioa ostiralean, maiatzaren 22an, izanzen, arratsaldeko 19:30ean. “Bidean bat gara” lelopean antolatutako erakusketak bidaia du ardatz nagusi: memoria, identitatea eta esperientziak uztartzen dituen sinbolismoz beteriko proposamena. Erakusketak pausatzera eta irudiez gozatzera gonbidatzen du ikuslea, gaur egungo presaren eta berehalako kontsumoaren logikatik aldenduz.

Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko Zuzendari eta Oinez Artea erakusketaren komisarioak inaugurazio ekitaldian parte hartu zuen, Marta Tejada eta Eider Sagastibeltza, hurrenez hurren, Erentzun eta San Fermin Ikastoletako Lehendakariekin batera.

Erakusketak 12 artistaren lanak biltzen ditu —5 emakume eta 7 gizon—, belaunaldi, estilo eta sentsibilitate anitzak uztartuz. Feminismoa, memoria, jasangarritasuna edo bizi garen munduaren arkitektura bezalako gaiak zeharkatzen dituzte obrek, Ikastolen hezkuntza proiektuarekin lotura estua duten balioak azaleratuz. 

Arteak eta hezkuntzak mundua beste modu batera begiratzeko aukera eskaintzen dutela aldarrikatzen du erakusketak, eta, aldi berean, Nafarroako eta Euskal Herriko arte garaikidearen aniztasuna erakusten du. 

 

  Artea Oinez 26



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia