2023/03/16

Batasunaren bidean

Ikastolak herriari markapean, 2020. urtetik gerora, gainerako ikastolen jaiekin batera antolatzen den jarduera programa bateratuak hartzen duen ekimenetako bat da. Aurten, Orereta Ikastolak sustatuta, Errenteria eta Donostia lotuko dituen giza katea antolatuko da. Ekimenaren bidez Euskara Batuak gure herrian izan duen garrantzia goraipatu nahi da baita bere testuinguru eta bilakaera historikoa gure ikastetxeetan dauden ikasleei transmititu ere. Ibilbide honetan Euskaltzaindia bidelagun dugu.Martxoaren 24an izango da, ostiralarekin, goizeko 11:00etan.



Itzuli