2022/09/23

Euskaltzaindiak Garcés de los Fayos Ikastola bisitatu du Nafarroa Oinez ospatu aurretik

Euskaltzaindiak, ohi duen moduan, ondorengo urriaren 16an Nafarroa Oinez jaia ospatuko duen ikastola bisitatu du. Ikastetxeko zein Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariez gain, Tafallako alkate den Jesús Arrizubietak ere Euskaltzaindiako kideei harrera egin die, euskararen alde egiten duten lana irmoki baloratu duelarik. Bi erakundeen arteko opari trukaketaren aurretik Andres Urrutiak ere parte hartu du, Euskaltzaindiako lehendakari den aldetik.

Jardunaldia Euskaltzaindiaren lan-saio batekin hasi da udaletxeko udalbatza-aretoan. Ondoren, Garcés de los Fayos Ikastolan izan dira euskaltzainak. Bertan, ikasleekin lasai hitz egin ahal izan dute eta hauek euskararen erabilerari eta akademiaren beraren barne-funtzionamenduari buruz planteatutako zenbait zalantza argitu dituzte. Hau amaituta, bazkari bat egin da eta, jarraian, euskaltzainek Cidacos hirian zehar bisita gidatua egiteko aukera izan dute.

Azkenik, aipatu beharra dago Euskaltzaindiak Tafallako Nafarroa Oinezen harira jaiaren aurretik antolatutako ekitaldiei amaiera ematen diela. Egun handia urriaren 16an izango da Erdian Erein lelopean eta ehundaka pertsonen elkarlanari esker eramango da aurrera.

Nafarroa Oinez hau Tafallak antolatzen duen laugarrena izango da. Lehenengoa 1986an izan zen eta, honen ondotik, 1997an eta 2011n ospatutakoak etorri ziren. Garcés de los Fayos Ikastola, gaur egun, 223 familiek, 35 langilek eta 318 ikaslek osatzen dute, besteak beste, Amatriain, Amunarrizketa, Artaxoa, Artariain, Barasoain, Beire, Garinoain, Iratxeta, Larraga, Miranda, Erriberri, Puiu, Donamartiri eta Tafalla herrietatik etorriak. Hauekin batera badira dagoeneko 644 ikasle ohi haien ikasketak ikastolan amaitu dituztenak.



Itzuli

Laguntzen du

Nafarroako Gobernua

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Unión Europea - NextGenerationEU Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia